Komunitateak eta abar by Iban Arantzabal

Gaurkoan gonbidatu berezi bat izan dugu Huheziko fakultatean. Goiena Komunikazio Zerbitzuak-eko zuzendari den Iban Arantzabal etorri da eta ordubete pasatxo inguru egon da komunitateen eta beste hainbat alor interesgarriren inguruan hizketan.

Iban Goienako zuzendari izaki, bertako komunitate batzuen nondik norakoak azaldu dizkigu: danbaka.com, Debagoieneko musika taldeen ekimenen eta bailaran bertan antolatzen diren ekitaldien berri ematen duen webgunea; goiena.net, Debagoieneko informazio orokorra jasotzen duen ataria eta tokiko.tv, euskarazko tokiko telebisten elkartea.

Berorien aipamena egin ostean, horiek eduki beharreko ezaugarri nagusiak eman dizkigu aditzera. Komunitate batek sinesgarri izatearen garrantziaz hitz egin digu baina, batez ere, aniztasunari eman dio inportantzia. Lerratuegia izatearen hori (alderdiei lotuta egotea) alde batera utzi eta pentsaera eta izaera ezberdinei lekua egin behar zaiela azpimarratu du. Anitza izatea, bai ideologian, bai pentsaeran, bai izaeran eta baita jokaeran ere. Azken batean, arrakasta aniztasunak dakarrela esan du.

Komunitateak berritzaileak izan behar direla komentatu digu. Gu izan behar gara gauza berrien bila joan behar garenak. Izan ere, beste toki batzuetatik kopiatutakoak ez du arrakastarik. Sortzaileak izan behar gara, beraz.

Hitzaldia amaitzen ari zela, blog pertsonalak sortzera bultzatu digu, bloga bakoitzak beste inon ere ez publikatu fespresatu ditzakeen hitzen txoko bikaina baita. Honetaz gain, Open Street Map delakoari buruz informatu digu eta konturatu naiz ikaragarrizko tresna erabilgarria izan daitekeela.

Hitzaldi honi buruz egiten dudan balorazioa guztiz positiboa da. Gustura aritu naiz Ibani entzuten. Banuen komunitate guzti horien berri, hala ere, horiek nolakoak izan behar diren eta zein ezaugarri eduki behar dituzten Ibanen ahotik entzuteak asko balio didalakoan nago. Gainera, hitzaldia entretenigarria izateko joko bat eta guzti egin dugu.

Iban Arantzabal Huhezin

Iban Arantzabal Huhezin

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.