Teknologia berriak 1 – Gaizkileak 0

Unibertsitatera etorri naiz arratsaldean. Lan bat dut egiteke eta Dorleta eraikineko bigarren pisuko infogelan nago. Pixagura sartu zait eta azkar-azkar joan naiz komunera. Pixa egin, gerrikoa lotu eta eskuak garbitzen hasi naiz. Orduan, tiroak entzun ditut. Tiro asko. Zortzi gutxienez. Korridorera irten naiz ziztu bizian baina segituan komunera sartu behar izan naiz berriro. A ze panorama! Bost morroi ikusi ditut, pistolekin eta bigarren solairuko ikasle zein irakasleak bahitu dituzte. Gela batean sartu dituzte guztiak. Gainera, korridorean beste bi morroi daude. Ezin dut alde egin. Harrapatuta nago.

Sakelakoa atera dut baina ez dago kobertura handirik. Gainera ez naiz hitz egiten hasiko, bahitzaileek entzungo baitidate. Duela bi hilabete erositako telefonoa da nirea, punta puntakoa beraz. Huheziko wi-fira konektatzen saiatu naiz baina ezinezkoa izan da. Beti dabil gaizki sare zikin hau. Urduritzen hasi naiz. Komuneko leihora hurbildu eta ordainpeko interneta aktibatu dut. Tuentia ireki eta ekitaldi bat sortu dut labur-labur gertatzen ari dena azalduz eta 112 zenbakira deitzeko esanez. Nire kontaktu guztiei bidali diet mezua. Twitterra ireki eta mezu berdina bertan plazaratu dut.

Zoritxarrez, irakasle bat zauritu dute. Hala ere, ondo jarriko dela ematen du. Bestalde, ertzainak azkar etorri eta beste 42 pertsonak salbatu ahal izan dituzte, ni barne. Eskerrak gaur goizean sakelakoaren bateria kargatu dudan. Eskerrak tuentia existitzen den. Eskerrak twitterra existitzen den. Eskerrak teknologia berriei. Teknologia berriek gaizkileei irabazi diete gaur. Pozik nago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.